Pandemiaren bigarren olatuaren une kritikoetan Aiarako pentsiodunak eta Aiaraldeko Greba Batzordeak indarrak batu dituzte kalitatezko osasun sistema publikoa aldarrikatzeko.
Besteak beste, Amurrion, Laudion eta Orozkon atera dira kalera, eta ez bakarrik deitzaileek. Atsedenaldia baliatu dute Osakidetzako zenbait langilek ere elkarretaratzearekin bat egiteko. Besteak beste, pribatizazioaren aurkako leloak erakutsi dituzte eta inbertsio publiko handiagoa eskatu.
Gaurko mobilizazioek jarraipena izan dezaten, hurrengo asteazkenean deialdi berriak egongo dira Amurrio eta Laudioko anbulatorioetan, 18:30ean:
