Mikologia asteburuak egingo dituzte Laudio eta Urduñan

Txabi Alvarado Bañares 2020ko aza. 5a, 07:00
Urduña Ondottan ekimenaren hirugarren edizioa egingo dute. / Antonio Muñoz

Onddo eta ziza pintxoak dastatzeko aukera egongo da bi udalerrietako hainbat tabernetan. 

Ziza eta onddoek presentzia nabarmena izango dute Aiaraldean  hurrengo bi asteburuetan. 

Urduña Ondottan ekimenaren hirugarren edizioaz gozatzeko aukera egongo da azaroaren 7 eta 8an. Aurreko urteko dinamika gaur egungo pandemia egoerara moldatu dute. Pintxo lehiaketa mantendu dute, baina ez dira jatetxeko menuak eskainiko.  12:00etatik 14:30era egongo da ziza eta onddo mokaduak dastatzeko aukera, ondorengo tabernetan:  Belatzgorri, Politena, Romulo, Llarena, Batzoki, Sutegi, Sortetxe, Hikei eta Mugalde. 

Epaimahaia  honako pertsona hauek osatuko dute: Eva Anía Blesa (Gourmet Bilbao), Eneko Martinez (Eneko Sukaldari), Virginia Santos Gutierrez (Theblackcity) eta Iera Sagredo (HambredeBilbao) influencer gastronomikoak eta Josema Azpeitia kazetariak. Herritarrek ere aukera izango dute botoa emateko.

Laudioko Ibilbide Mikologikoa

Laudion, aldiz, hilaren 6, 7, 8, 13, 14 eta 15ean egingo da ohiko Ibilbide Mikologikoaren XI. edizioa. Hamaika establezimenduk hartuko dute parte ekimenean: Aldatz, Arrañope, Gorbea, Batzokia, Gorka, Gozo Toki, Haitzulo Barri, Iluntze, Kumeak, Lauri Barria eta Txango gastrotaberna. Herritarrek pintxoak baloratzeko aukera izango dute, gero egingo den sari banaketara begira. 

Amurrioko Mikoturismo Egunak

Bestalde, Amurriok bere Mikoturismo Egunak amaitu ditu eta Frontoi Taberna izan da pintxo lehiaketaren XV. edizioaren irabazlea:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide