Pandemiaren aurrean "eskubide sozialak" lehenesteko beharra jarri dute mahai gainean, eta osasungintzan, garraio publikoan eta bestelako alorretan dauden gabeziak salatu dituzte, besteak beste. "Martxoan konfinatuta egin genuen ahalegina ezerezean utzi dute, ez dituztelako beharrezko inbertsio publikoak egin". Gauzak hala, pandemiari eskualde bezala erantzuteko beharra jarri dute mahai gainean, "kolektiboki".
Datorren asteazkenean -azaroak 11- beste zita bat egongo da Laudio eta Amurrioko osasun zentroetan, 18.30ean. Elkarretaratzeak egingo dituzte pentsiodunen mugimenduak eta greba batzordeak, kalitatezko osasun publikoa aldarrikatu eta osasun langileei babesa helarazteko. Deialdi horietara batzeko deia luzatu dute gaurko manifestazioen amaieran.