EAJk eta EH Bilduk salatu dute Abascal familiaren denda erasotu dutela

Aitor Aspuru Saez 2020ko aza. 8a, 19:15

Abascal Conde familiaren dendako erakusleihoaren kontrako margoketa eta harrikada salatu dituzte EAJk, EH Bilduk eta Orain Amurriok.

Aiarako Kuadrillako jeltzaleek sare sozialetan egin dute publiko salaketa. Izan ere, EAJk adierazi du zenbait eraso gertatu direla azken egunotan Amurrion zein Laudion, hiri-higiezinetan, udal azpiegituretan zein saltoki baten kontra.

Zehazki, Amurrioko Abascal dendaren kontra margoketa eta harrikada jazo da. Horrelako ekintzen aurrean, EAJk jakinarazi du elkartasuna adierazi nahi diela mehatxatu dituzten pertsonei. Halaber, alderdiak berretsi du, bere ustez, "elkarrizketa dela tresna eraginkorrena, eta desberdinarekiko errespetua, bizikidetza eta bakea eta askatasuna balio gorenak". 

Bere aldetik, Amurrioko EH Bilduk sare sozialetan salatu du horrelako erasoak ez direla onargarriak. Zehazki, koalizioak honakoa adierazi du: "EH Bildu Amurriok onartezina deritzo bart gauean udalerriko familia batek bere dendan jasotako erasoari". 

Orain Amurriok ere zabaldu du oharra: "Horrelako ekintzek, jabeak kaltetzeaz gain, ez dute laguntzen ultraeskuindarrak menperatzen, nahiz eta gehiengo sozialaren kontrakoak izan. Eta, bestetik, guretzat lehentasun diren kontuak desbideratzea eragiten dute; krisi ekonomiko eta sozialari irtenbideak bideratzea, alegia".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide