Gaur adierazpena egin du Tubacex taldeak bere webgunean eta azken hilabeteetako diskurtsoan sakondu du. Zehazki, enpresak azaldu du 13 milioi euro galdu dituela 2020ko lehen hiru hirulekoetan, 389,6 milioi euroko salmentekin.
Hori dela eta, iragarri du kosteak moldatzeko neurriak hartuko dituela, 20 eta 25 milioi euro aurrezteari begira. Erabakien horien artean daude langileen %20a kaleratzea. Enpresak dio plana oso aurreratua dagoela eta laster gauzatuko dutela. Hala ere, ez dute inolako zehaztapenik eman, ez denborari, ezta behargin kopuruari dagokionez, Laudion eta Amurriori begira.
Likidezia soberan
Kaleratze jendetsuak iragartzen dituen bitartean, ordea, Tubacex taldeak ziurtatu du bere egoera ekonomikoa osasuntsua dela eta kutxan diru nahikoa dutela 2024ra arte heltzen diren maileguak ordaintzeko. Zehazki, 236,9 milioi euroko likidezia duela aipatu du zuzendaritzak.