Prentsa oharra zabaldu dute Aiaraldeko kirol eta osasun zentroek Espainiako Estatuko 23 herritan deitu diren elkarretaratzearekin bat egiten dutela azaltzeko.
Laudio eta Amurrion egingo dituzte mobilizazioak bihar -azaroak 14- 17:00etan, Alberto Acero eta Juan Urrutia plazetan, hurrenez hurren.
Kirol zentroak "espazio biosanitario seguruak" direla aldarrikatuko dute, eta nabarmendu dute osasun agintariek ezarritako neurri guztiak bete dituztela.
Horrez gain, inguruko herrien arteko mugikortasuna ahalbidetzea eskatu dute, kirol zentroetara hainbat tokietako kideak doazelako.