Amurrion 13:00etan egin dute elkarretaratzea. Orozkon, aldiz, ordubete beranduago abiatu da auto-karabana. Laudioraino iritsi dira Sahararen aldeko aldarriak.
Ertzaintzak karabana gelditu du une batean, autotik banderak atera ezin zirela argudiatuta, baina horren ostean aurrera jarraitu du mobilizazioak.
Asteburu honetan giroa nabarmen tenkatu da Mendebaldeko Saharan. Fronte Polisarioak gerra egoera deklaratu zuen bertan, Marokoko armada ostiralean Guerguerat kanpalekuan sartu ostean. Gune hori demilitarizatua dago, baina Marokok militarrak bidaltzea erabaki zuen saharar batzuen protesta desegiteko. Gauzak hala, 1991an sinatutako bake akordioa hautsitzat eman zuen Fronte Polisarioak.
Argazkiak: Eider Garcia Gomez, Samuel Pasandin Sanchez, Aitor Aspuru Saez eta Roberto Arribas