Aiaraldea Hemen hamabostekariaren zenbaki berria, kalean

Erredakzioa 2020ko aza. 18a, 16:48
Gaur argitaratu da Aiaraldea Hemen hamabostekariaren zenbaki berria. / Aiaraldea.eus

Hamabostekariaren ohiko banaketa moldatu da, taberna eta jatetxeetan banatzen ziren aleak beste gune batzuetara bideratzeko. 

Gaur goizean argitaratu da Aiaraldea Hemen hamabostekariaren 132. zenbakia. Ohikoan bezala, azken bi asteetan jasotako gertakari esanguratsuenei buruzko informazioa dakar agerkariak, ostalaritzaren itxierari buruzko erreportajea kasu. 

Horrez gain, aurrera begira ere jarri da hamabostekaria, Euskaraldiak zein Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunak dakarten ekintza guztien gaineko informazioarekin.

Banaketa berezia

Hamabostekariaren banaketa moldatu egin da, taberna eta jatetxeen itxiera dela eta. Gauzak hala, eskualdeko kaleetan dauden banaketa-puntuetara bideratuko dira normalean establezimendu horietan uzten ziren aleak.

Hauek dira banaketa puntu horiek:

  • Aldai plaza (Laudio)
  • Aiaraldea Kooperatiba Elkarteko egoitza (Nerbioi kalea 12, Laudio)
  • Abasto plaza (Laudio)
  • Luiaondoko supermerkatua
  • Laudioko kiroldegia
  • Artziniegako frontoia
  • Atxetako Dia
  • Amurrioko Eroskia
  • Orozkoko frontoia
  • Urduñako supermerkatuak
  • Basalarrina elkartearen egoitza (Laudio)

Gainontzeko banaketa puntuak -bestelako saltokietakoak, tren geltokietakoak edota ikastetxeetakoak- orain arte bezala mantenduko dira. Modu horretan, eskualdeko herri guztietan egongo da hamabostekaria doan eskuratzeko aukera. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide