Motozikleta batek bi pertsona harrapatu ditu Luiaondon, eta ihesi joandako gidariaren bila dabil Ertzaintza

Izar Mendiguren Cosgaya 2020ko aza. 21a, 18:08
Ertzaintzako helikopteroak eraman ditu zaurituak ospitalera. / Ertzaintza

San Lorentzo inguruan izan da ezbeharra, eta 2 lagun zauritu dira. Gidariak ihes egin du, eta haren bila dabil Ertzaintza.

13:00etan izan da istripua, Luiaondoko mendi bideetan. Zehazki, San Lorentzo inguruan zebiltzan oinez zaurituak izandako bi lagunak. Ertzaintzaren esanetan, motozikleta batek harrapatu ditu ibiltariak, eta larrialdi zerbitzuak bertaratu behar izan dira.

Lurra medio, ez da oso eremu irisgarrian gertatu ezbeharra. Hori dela eta, helikopteroz erreskatatu behar izan dituzte zauritutako bi bizilagunak.

Hala, Galdakaoko erietxera eraman dituzte helikopteroan. Gidariak, ordea, ihes egin du. 

Gidariak ihes

Ertzaintzak prentsa oharra zabaldu du, gertakariaren berri emateko. "Eguerdiko 13:00ak aldera Enduro motozikletan zihoan pertsona batek 2 lagun harrapatu ditu San Lorentzo inguruko baso pista batean", adierazi dute.

"Gidariak ihes egin du istripua eragin ostean", erantsi dute. "Antza, gidariak laguntza bila zihoala esan die zaurituei, baina ez da eremura itzuli".

Erantzulea bilatze aldera, herritarren laguntza eskatu du poliziak: "Informazioa duen orok 112 telefonoaren bidez kontaktatu dezake". 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide