Larunbatean Opelloran gertatutako sutea berriro piztu da

Aitor Aspuru Saez 2020ko aza. 23a, 14:44
Suteak hondakinak sortu zituen eta horien artean agertu dira berriro sugarrak. / Arabako Foru Suhiltzaileak

Larunbatean gertatu zen sutea berriro agertu da eguerdian Opellorako baserrian. Bertan daude Aiarako Suhiltzaileak eta Ertzaintza jadanik.

Larunbatean jazo zen sutea Opellorako baserri batean eta gaur berriro agertu da. Aiarako Suhiltzaileak bertaratu dira egoera kontrolatzeko eta Ertzaintza, aldiz, trafikoa bideratzeko.

Laudioko parkeko suhiltzaile batek argitu dio Aiaraldea Hedabideari hainbat su-puntu daudela. Alde batetik, hondakinen azpia kea eta sua agertu dira eta habe bat kaltetu dute. Horrez gain, hegal batean ere indarra hartu du suak.

Sugarrak itzali ez ezik, suhiltzaileak hondakinak altxatzen ari dira ezbeharrak saihesteko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide