Baranbioko Administrazio Batzarrak trafikoa eten du goizean, kamioiak autopistatik desbideratu ditzaten

Gaurko ekintzaren irudia. / Aiaraldea.eus

Baranbioko Administrazio Batzarrak protesta egin du gaur eta herria zeharkatzen duen errepideko trafikoa eten du, segurtasuna eskatzeko.

Goizeko 07:00etatik 08:00ak bitartean eten du gaur trafikoa Baranbioko Administrazio Batzordeak, aldarrikatzeko kamioiek ez dutela herrigunea zeharkatu behar. 30 lagun baino gehiago batu dira elizatik gertu, eta gero errepidea hartu dute "Segurtasuna nahi dugu, kamioirik ez, espaloiak bai" lelodun pankartarekin.

Baimena eskatu dute aurretik elkarretaratzea egiteko, eta Ertzaintza egon da noizean behin trafikoa ahalbidetzen. Hala ere, ilarak sortu dira.

Baranbioarrak, haserre

Jesus Mari Bernaola Administrazio Batzarreko presidenteak azaldu du Arabako Foru Aldundiaren erabakien ondorioz deitu dutela protesta: "Obren Foru Planaren barruan, Baranbion diru-laguntza eskatu eta eskuratu genuen espaloiak eraikitzeko. Bat-batean Errepide Saileko teknikariak lortu du diru-laguntza eta proiektu hori bertan behera geratzea. Gainera, teknikari horrek erabaki du saihesbide berria egitea dela aukera onena trafiko arazoak ekiditeko".

Horrek ere haserrea piztu du baranbioarren artean. "Hemen ez dago lekurik beste errepide bat eraikitzeko, ez bada baserriak txikituta. Berez, badago "saihesbidea"; autopista. Baimena eman beharko liekete kamioi garraiolariei doan Aretan sartzeko, eta horrela segurtasun arazoak prebenituko genituzke", azaldu du Bernaolak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide