“Segurtasuna nahi dugu, kamioirik ez, espaloiak bai” lema zeraman pankarta batekin herria zeharkatzen duen errepideko trafikoa eten zuten atzo goizaldean Baranbioko auzokideek. Kamioiak autopistatik desbideratzea exijitu zuten.
Haserre azaldu dira Baranbioko Administrazio Batzarreko kideak; Arabako Foru Aldundiak bertan behera utzi baitu dagoeneko Baranbiok eskuratua zuen espaloiak eraikitzeko diru-laguntza eta proiektua.