Abisu horia ezarri du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak gaur, bihar eta etzi. Gaur 15:00etatik 21:00etara egongo da indarrean abisua, EAEko barnealdean elurra 1.000 metroko altueratik behera egingo duela iragarrita.
Bihar, aldiz, 18:00etan aktibatuko da abisua, haizeak 100 kilometro orduko abiadura gainditu dezakeelako. Hurrengo eguneko goizaldera arte egongo da indarrean neurria. Horrez gain, ostiralean elurra egingo duela ere iragarri dute: goizaldean 1.000-1.200 metroko altueran egongo da, baina egunaren amaierarako 600-700 metrora jaitsi daitekeela uste dute.