HAMABOSTEKARIA

Euskaraldia, Aiaraldea Hemen hamabostekariaren azalean

Erredakzioa 2020ko abe. 3a, 06:00

Ekonomatuari buruzko gehigarria dakar hamabostekariak. / Aiaraldea.eus

Ekonomatuari buruzko gehigarri berezia ere dakar argitalpenak. 

Gaur argitaratuko da Aiaraldea Hemen hamabostekariaren 133. zenbakia, aurtengo azkenaurrekoa. Ohi bezala, hainbat gairi buruzko edukiak dakartza agerkariak, baina Euskaraldia izango da nagusia. Erreportajea topatuko du irakurleak, euskararen aldeko ariketa horrek Aiaraldean utzi dituen datuekin. 

Ekonomatuari buruzko gehigarria

Horrez gain, Aiaraldea Ekintzen Faktoriako Ekonomatuaren gehigarria dakar hamabostekariak, Gabonei begirako katalogo bereziarekin. 

Gaurtik aurrera eskuratu daiteke argitalpena formatu fisikoan, eskualdeko saltoki, eskola eta kaleetan. Taberna eta jatetxeak itxita jarraitzen dutenez, eskualdean zehar dauden banaketa puntuetara bideratuko dira ohikoan establezimendu horietan uzten diren aleak:

Hauek dira banaketa puntuak:

  • Aldai plaza (Laudio)
  • Aiaraldea Kooperatiba Elkarteko egoitza (Nerbioi kalea 12, Laudio)
  • Abasto plaza (Laudio)
  • Luiaondoko supermerkatua
  • Laudioko kiroldegia
  • Artziniegako frontoia
  • Atxetako Dia
  • Amurrioko Eroskia
  • Orozkoko frontoia
  • Urduñako supermerkatuak
  • Basalarrina elkartearen egoitza (Laudio)

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide