“KiloxKilo” kanpaina abiatu zuten atzo Aiarako Kuadrillak eta Ecovidriok, beirazko ontzien birziklapenaz arduratzen den erakundeak. Birziklatutako beira kilo bakoitzeko janari kilo bat bideratuko dute elikagai bankuetara.
Bakoitza da ekimen solidario honen helburua: elikagai bankuak laguntzea eta herritarrak beira birziklatzeak duen garrantziaz ohartaraztea. Horretarako zazpi edukiontzi berezi jarri ditu Aiarako Kuadrillak Laudion, Aretan, Amurrion, Artziniegan eta Okondon. Abenduaren 15era arte luzatuko da kanpaina.
Beira birziklatzeak ingurumenean duen onura azpimarratu du Aiarako Kuadrillak. Edukiontzi berdeetara botatzen den beiraren %100 birziklatzen da beira botila berriak egiteko. Birziklatze prozesuak beira berria ekoizteak eragiten dituen CO2 isurketak edota lehengaien ustiaketak murrizten ditu.
Aiaraldeko herri arabarretan 920 tona beira birziklatu ziren iaz, 27 kilo biztanleko, Arabako birziklatze tasa gaindituz.