Egun osoko lanuztea egin dute Tubacexeko langileek. Gasteizera eraman dituzte mobilizazioak, Enpresa Batzordeak Arabako Batzar Nagusietan hartu baitu hitza.
Langileen aldarrikapenak plazaratu dizkiete batzarkideei eta ardura eskatu diete. Eusko Legebiltzarraren aurrean ere egin dute elkarretaratzea.
Hainbat lanuzte eta mobilizazio egin dituzte azken hilabetetan Tubacexeko langileek, zuzendaritzak 150 langileren kostua murrizteko asmoa baitu. Gaurko greba eguna oso positiboki baloratu dute; jarraipena ia erabatekoa izan delako.