Euriak ez ditu Aiaraldeko pentsiodunak gelditu. Mobilizazioak egin dituzte Laudion eta Amurrion Espainiako Kongresuan Toldeoko Itunaren Gomendioak inolako aldaketarik gabe berresteko hartutako erabakiaren aurka.
Pentsiodunen mugimenduak azaldu bezala, Toledoko itunean ez da oraindik 1.080 euroko gutxieneko pentsioa onartzen. Pentsioen zenbaketa 15 eta 25 urte artean mantentzea defendatzen du itunak; eta horrek, pentsiodunen aburuz, zenbaketa urteak luzatzeko bidea irekitzen du, pentsioen murrizketarekin batera.
Genero-arrakala ezabatzeko neurririk proposatzen ez dela ere salatu dute, eta alarguntasun pentsioa igotzeko neurri zehatz eza.
Kalean mobilizatzen jarraitzeko deia luzatu dute, halaber. Astelehenean, ohikoan bezala, eskualdeko plazetan elkartuko dira "pentsio-sistema publiko duin baten alde".