Ahoztar Zelaietak Zaldibarreko luiziaren inguruko liburua aurkeztuko du gaur

Aimar Gutierrez Bidarte 2020ko abe. 10a, 06:00
Ustelkeria politikoari buruzko ikerketa liburuak argitaratu ditu Ahoztar Zelaietak, besteak beste. /

Aretako Gazte Asanbladak antolatu du liburuaren aurkezpena. Izena emateko aukera zabalik dago oraindik.

Zaldibar zona cero liburua aurkeztuko du gaur Ahoztar Zelaieta kazetariak Aretako Kultur Etxean, 19:00etan. Aretako Gazte Asanbladak antolatu du liburuaren aurkezpena. Izena emateko aukera dago oraindik, aretakogazteasanblada@gmail.com helbidera mezua bidaliz.

Iragan otsailaren 6an Zaldibarreko zabortegia A-8 errepidera amildu zen, Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze langileak zabor pilaren azpian harrapatuz. 10 hilabete igaro direnean, Joaquin Beltranen gorpua bilatzeko lanetan jarraitzen dute oraindik.

Gertatutakoa ikertzeari ekin eta liburuan bildu ditu Ahoztar Zelaietak ondorio nagusiak, “zaborren kudeaketaren negozio errentagarriaren” gaineko gakoak tartean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide