Aiaraldeko Berbalagun egitasmoa dinamizatzeko langile bila dabil AEK. Astean 35 lan-orduko jarduna eskaintzen dute, urtarrilaren 7an hasi eta, gutxienez, hiru hilabeteko iraupenarekin.
Goi edo erdi mailako ikasketak eta C1 edo baliokidea den euskara titulu bat izatea eskatzen dute. Halaber, eskualdeko eta egitasmoaren ezagutza, prestutasuna eta gida baimena izatea ere baloratuko dituzte.
Interesa duen orok abenduaren 21era arte bidali dezake kurrikuluma parktikatu@aek.eus helbide elektronikora, “Aiaraldeko dinamizatzailea” erreferentzia bezala jarrita.
'Berbalagun' egitasmoa
Aiaraldeko 'Berbalagun' egitasmoak “euskararen erabilera bultzatzea eta indartzea” ditu helburu. Horretarako pertsona euskaldunak eta euskara ikasten ari direnak jartzen ditu harremanetan, ekintza desberdinen bidez, euskara praktikatu eta bizitzeko espazioak sortuz.