Mikel Ayllon idazle laudioarraren "Zoriontsuak izatea aukeratu genuen liburuaren bi ale zozketatuko ditu Aiaraldea Komunikabideak datorren astean. Ipuin liburuak zoriontasunaren bila normaltasuna abandonatu duten pertsonei buruzko sei kontakizun biltzen ditu.
Liburuko lehenengo kontakizunean oinarritutako antzerki obra bat aurkeztuko da abenduaren 18an Gasteizko Nazioarteko Anzterki Jaialdian: "Elkar ezagutu genuen eguna".
Abenduak 18ko eguerdiko 12:00ak arte egongo da zozketan parte hartzeko aukera, esteka honetan.