Aretako frontoiak hartuko du Elite kategoriako 4 eta 1/2 txapelketako final-laurdenetako bat

Aimar Gutierrez Bidarte 2020ko abe. 15a, 11:54
Osasun neurriak direla eta, partida publikorik gabe jokatuko da. / Aiaraldea.eus

Larunbatean, Aretako frontoian, Aurrekoetxea eta Imaz lehiatuko dira Euskal Herriko Elite 4 eta ½ txapelketaren barruan.

Euskal Pilota Federazioak antolatuta, Euskal Herriko Elite 4 eta 1/2 txapelketako final-laurdenetako bat ospatuko da larunbat honetan, abenduak 18, Aretako Frontoian. Aurrekoetxea eta Imaz buruz buru arituko dira final-erdietarako txartelaren bila.

Aretako partidak hasiera emango dio norgehiagokari. Bertan, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako puntako 8 pilotarik hartuko dute parte. Larunbatean hasi eta otsailaren 12ra arte luzatuko da lehia. Herriarenak Pilota Elkarteak jakinarazi duenez, ahaleginak egingo dituzte txapelketako beste partidaren bat Aretan jokatu dadin.

Osasun neurriek baldintzatutako txapelketa

Pandemia egoerari aurre egiteko hartutako neurriak direla eta, Elite kategoriakoa izango da lehiatuko den txapelketa bakarra, federatutako gainontzeko kirolariek ezin baitituzte partidak jokatu.

Gainera, osasun neurriak jarraituz, Aretako partida publikorik gabe jokatuko da. Norgehiagoka jarraitu nahi duten zaletuek streaming bidez egin ahalko dute, Herriaren Pilota Elkarteko facebook orrialdean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide