LAN ISTRIPUA

Lan istripua gertatu da Saratxoko saihesbideko obretan

Aimar Gutierrez Bidarte 2020ko abe. 16a, 11:57
Osakidetzako bi anbulantzia eta helikopteroa bertaratu dira

Zauritutako behargina Gurutzetako ospitalera eraman dute, helikopteroz.

Goizeko 9:30ak aldera estruktura bat erori egin da Saratxoko saihesbideko obretan, bertan lanean ari zen behargin bat zaurituz.

Larrialdi Zerbitzuak eta Ertzaintza bertaratu dira ezbeharraren gunera, eta helikopteroz ebakuatu dute zauritutako langilea Gurutzetako ospitalera. Ertzaintza Saratxoko obretan dago gertatutakoa ikertzen.  Informazio gehiago jaso ahala eguneratuko da albistea.

Gorabeherak obretan

Saratxo Bizirik plataformak eta Administrazio Batzarrak  behin baino gehiagotan salatu dituzte Saratxoko saihesbidearen lanetan egondako gorabeherak. Aurreikusitakoa baino lur gehiago  desjabetu eta etxe batzuetan arrakalak eragin ditzute lanek, besteak beste.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide