LAN HERIOTZA

Eragile ugarik salatu dute Saratxoko lan heriotza

Izar Mendiguren Cosgaya 2020ko abe. 17a, 16:11

Aiaraldeko Ernaik heriotza salatzeko ekimen ugari egin ditu. / Ernai

Amurrioko Udalak adierazpen instituzionala plazaratu du, eta Ernaik zenbait ekimen egin ditu eskualdeko herri ezberdinetan istripua salatzeko. Bihar lan heriotza salatzeko manifestazioa egingo dute Amurrion, 18:30etan.

Behargin bat zendu zen atzo Saratxoko saihesbidea eraikitzeko obretan, lan istripuz. Gaur goizean eman dute heriotzaren berri, eta zenbait erreakzio azaldu dira sareetan eta kaleetan. 

Amurrioko Udalak, esaterako, adierazpen instituzionala osatu du gertaera salatzeko. Horrez gain, beharginaren sendiari eta lagunei doluminak helararazi dizkiete. Era berean, lan-istripuen ondoriozko heriotza guztiak ahalik eta lasterren argitzeko beharra azpimarratu dute. Azkenik, laneko arriskuen prebentziorako neurri guztiak bete behar direla berretsi dute, "lanetik bizirik itzultzeko eskubidea bermatzeko". 

Protesta ekimenak

Bihar manifestazioa deitu dute Amurrion eskualdeako azken lan heriotza salatzeko. "Prekarietatea hiltzailea!" lelopean Juan de Urrutia plazatik abiatuko da protesta, arratsaldeko 18:30etan. Hainbat eragilek bertan parte hartzeko deia luzatu dute.

 

LAB sindikatuaren ustez, "ez da kasualitateak eragindako heriotza" izan, "sistema eta eredu produktiboaren emaitza diren erahilketak dira". Prentsa oharra zabaldu du sindikatuak, Euskal Herrian 2020an 70 langile zendu direla gogoratzeko, besteak beste. Horrez gain, datorren astelehenean -abenduak 21- gehiengo sindikalak mobilizazioa egingo duela aurreratu dute, 11:30ean Arabako Foru Aldundiaren egoitzaren aurrean. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide