Gaur iritsiko da inprentatik Aiaraldea Hemen hamabostekariaren 134. zenbakia, aurtengo azkena. Zenbaki berezia izango da, ohikoan baino zortzi orri gehiago izango ditu, Gabonetako gehigarri batekin batera.
Eduki sorta zabala ere dakar agerkariak. Besteak beste, Irune Izquierdori, Oihane Ofogori edota Mario Paniegori eginiko elkarrizketak topatuko ditu irakurleak, herri txikietan pandemiak izan duen eraginari buruzko erreportaje sakonarekin batera.
Gaur bertan ekingo zaio aleak eskualdean zehar banatzeari. Taberna eta jatetxeak berriz ireki direnez, banaketa-puntu bezala berrezarri dira. Horrez gain, ondorengo puntuetan ere eskuratu daiteke hamabostekaria:
- Aldai plaza (Laudio)
- Aiaraldea Kooperatiba Elkarteko egoitza (Nerbioi kalea 12, Laudio)
- Abasto plaza (Laudio)
- Luiaondoko supermerkatua
- Laudioko kiroldegia
- Artziniegako frontoia
- Atxetako Dia
- Amurrioko Eroskia
- Orozkoko frontoia
- Urduñako supermerkatuak
- Basalarrina elkartearen egoitza (Laudio)