Espainiako Auzitegi Gorenak Bateragune Auzia berriz egiteko hartutako erabakiaren aurka mobilizatu dira Laudion, Artziniegan, Amurrion eta Orozkon; alderdi , sindikatu eta eragile sozial ugarik deituta, “Demokrazia!” lemapean jende ugari elkartu da.
Bateragune Auzia
2012an Auzitegi Gorenak seina urteko espetxe zigorra ezarri zien Bateragune Auzian epaituak izan ziren Arkaitz Rodriguez, Miren Zabaleta eta Sonia Jacintori, eta sei eta erdi urteko zigorra Rafa Diez eta Arnaldo Otegiri, Batasuna alderdia berrosatzeko lanetan aritzea leporatuta.
2018an Gorenak berak baliogabetu egin zituen 2012an ezarritako zigorrak, Europako Giza Eskubideen Auzitegiaren epai bati men eginez. Orain, Fiskalaren eskaera onartu, eta berriro egingo dute epaiketa.