Argitu dira Aiaraldeko erakusleiho lehiaketetako irabazleak

Izar Mendiguren Cosgaya 2020ko abe. 23a, 09:28

Amurrion, Laudion eta Artziniegan egin dituzte txapelketak, besteak beste. Amurrion eta Laudion, gainera, herritarrek ere izan dute baloratzeko aukera.

Gabon garaia baliatuta, erakusleiho lehiaketak egin dituzte eskualdeko zenbait herritan. Azken egunetan izan dira sari banaketa gehienak, Amurriokoa, Laudiokoa eta Artziniegakoa kasu.

Laudioko saridunak

Atzo izan zen Laudioko sari banaketa. Monai denda izan zen aitortza gehien pilatu zituena, herritarren lehen saria eta epaimahaiaren hirugarrena eskuratu baitzituen. 866 laudioarrek eman zuten botoa, APILL Merkatari Elkarteak azaldu zuenez. Horrez gain, euskarak ere eman du saria aurtengoan, eta Aldama arraindegiak jaso zuen hobekien integratzearen aitortza.

Laudioarren aburuz, lehen hiru postuak ondorengoek merezi dituzte: Monai, Almacenes Alava eta Modimela. Epaile teknikoen iritziz, aldiz, Irusta lurrindegia eta Tapiceria Juan izan dira onenak. Hirugarren, laugarren eta bosgarren sailkatuak, berriz, Monai, Niña Life Styling eta Almacenes Alava izan dira. Resa etxeak, berriz, erakusleiho nobel saria etxeratu du.

Amurrioko garaileak

Amurrion, berriz, Lur belar-dendarena izan zen euskara hoberen barneratzearen aitortza. Epaimahai teknikoek lehen saria Burutxaga harategiari eman zioten, bigarrena Proiekta Estudioari, eta hirugarrena Abascal jantzi dendari. Herritarrek, ordea, Entretres ile-apaindegia, Selene frutadenda eta Lur belar-dena hautatu zituzten gustukoenen artean, hurrenez hurren.

Apymca Merkatari Elkarteak nabarmendu duenez, Burutxaga saltokiak hirugarren postua lortu du Visual Sariak 2020 lehiaketan.

Artziniegako onenak

Artziniegako Udalak ere oraintsu eman du erakusleiho lehiaketaren saridunen berri. "Zorionak Casa Taida! Artziniegako eskaparaterik onenari lehen sari teknikoa eta La Encina Kafetegia bigarrena. Luxu bat da herrian eskualdeko eta Arabako eskaparaterik hoberetanikoak edukitzea", azpimarratu du tokiko erakundeak sare sozialetan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide