Hainbat ekimen deitu ditu Sarek gaurko egunerako. Hilabeteko azken ostirala izanik, elkarretaratzeak egingo dituzte Euskal Herriko toki gehienetan, 20:00etan.
Urduñan, baina, eguerdian egin dute mobilizazioa. "Musikatua" izan da gaurkoa, eta hiriko musikariek zenbait pieza jo dituzte Foru plazan.
Amurrion, Elexondo kalera eraman dute euskal preso eta iheslariak etxeratzeko aldarria. Hala, 12:00etan "elkartasun kantukada" egin dute.
Ekimen gehiago
Datozen egunetan ekintza gehiago iragarri ditu Sarek. Laudion, adibidez, mosaikoa egingo dute hilaren 31n, 18:00etan Alberto Acero plazan.
Urduñan, aldiz, ikus-entzunezkoa sortu dute, dispertsioak eta espetxe politikak urduñarrengan izandako eragina zabaltze aldera.
Urtarrilaren 9an Bilbon antolatu izan du urtero Sarek manifestazio nazionala. Aurten, baina, koronabirusaren ondorioz, herrietan egingo dira mobilizazioak.
Argazkiak: Maddi Isasi Azkarraga