Abisu horia ezarri dute hotza, elurra eta haizea direla eta

Aimar Gutierrez Bidarte 2020ko abe. 26a, 12:09

Elurtuta esnatu dira Gorobeleko gailurrak. / Antonio Muñoz

Elur kota 600 metrotara aurkitzen da eta kateen erabilera derrigorrezkoa da Urduñako mendatean. Hego-mendebaldeko haizeak gogor joko du bihar.

Elurtuta esnatu dira Aiaraldeko gailurrak. Elurra eta haizea dela eta abisu horia ezarri dute gaurko, abenduak 26; eta bihar ere aktibatuta egongo da, hotza eta haizea iragarri baitituzte.

Elur kota 600 metrotan aurkitzen da, eta horrek zirkulazio arazoak sortu ditu Urduñako mendatean. Trafiko zuzendaritzak jakinarazi duenez, kateekin zirkulatzea derrigorrezkoa da bertan.

Haize bortitza bihar

Euskalmetek abisu horia mantenduko du bihar ere. Tenperaturek ez dituzte 5 graduak gaindituko, eta izotza sortuko da Aiaraldeko zenbait tokitan.

Haizeguneetan, hego-mendebaldeko haize boladek 100 km/h abiadura gaindituko dute, bereziki gauean; non 120 kilometro orduko abiadurara iritsi daitezkeen. 8:00etatik aurrera haizeteak ez diren lekuetan ere gogor joko ditu hego-mendebaldeko haizeak, 80 km/h abiadura pasata.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide