Hotza, haizea eta elurra izan dira asteburuko protagonistak. Euskalmetek abisu horia ezarri zuen muturreko fenomeno meteorologikoak medio, eta oraindik indarrean jarraitzen du hego-mendebaldeko haize bolada indartsuen ondorioz.
Ostiral iluntzeko elurteak zuriz jantzi zituen Gorobel eta Gorbeia inguruko hainbat gailur, eta zenbait aiaraldear hurbildu dira asteburuan mendira elurra zapaltzeko asmoz.
Argazkiak: Izar Mendiguren. Antonio Muñoz eta Ibai Zurimendi