Azpiegitura berria iragarri zuen 2017an Gaztela eta Leoiko Juntak. Beirazko begiratoki ikusgarria iragarri zuten ordukoan, eta prentsa ohar bidez aurkeztu dute bigarrena: taberna jatetxea. Proiektu osoak 200.000 euroko aurrekontua du. Delikako zenbait lur barne hartzen dituela-eta, Amurrioko Udalarekin negoziatu beharko du Espainiar erakundeak proiektuaren osotasuna.
Delikako Administrazio Batzarrak ez du begi onez hartu berria, turismoa eta ingurumena nabarmen kaltetuko dituela argudiatuta. Izan ere, Arabako Foru Aldundiak berriki atondu du Nerbioiko jaiotzara Delikatik bertaratzeko ibilbidea, eta asko hazi da bisitari kopurua azken hilabeteetan.
Amurrioko Udalak ez du adierazpenik egin, oraingoz. Informazio gehiago jaso ahala eguneratuko da albistea.