Mobilizazioak egin zituzten atzo -abenduak 31- Laudion, Amurrion eta Urduñan euskal preso eta iheslarien etxeratzea aldarrikatzeko.
Laudion eta Urduñan argi mosaikoak osatu zituzten. Laudion, euritakoak erabiliz, 'A' hizkia osatu zuten aurki espainaratuko duten Alaitz Aramendiri elkartasuna adierazteko. Urduñan, aldiz, kandelak baliatu zituzten euskal preso eta iheslarien Euskal Herriratzea exijitzeko. Amurrion ere jendetza elkartu zen urte amaierako brindisean; argiak baliatuz "Maite zaituztegu" esaldia osatu zuten.
Urtarrilaren 9an, herriz herri egingo du Sarek urtero Bilbon antolatu ohi duen manifestazio nazionala, aurtengoan 'Bidea gara' lemapean. Atzoko elkarretaratzeetan manifestazio hauetan parte hartzeko deia luzatu dute zuten.
Laudion bideoa osatu dute egindako argi-mosaikoaren irudiekin: