ETB1ek Baserria telebista programa aurkeztuko du 2021ean. 20 partaide bi taldetan banatu dituzte horretarako, "baserritarrak" eta "kaletarrak". Bost bikote osatuko dituzte, eta saio bakoitzean auzolanetan lehiatuko dira. Saria, 6.000€ izango dira.
Partaideen artean bi aiaraldear daude, Ainara Gotxi eta Aintzane Etxebarria. Ainara Gotxi Olabezarrekoa da, eta 34 urte ditu. Nekazaritza modulua ikasi arren, egun harakina da; baina baserri lanetan aditua: modu tradizionalean -artaziekin- mozten die ardiei ilea.
Aintzane Etxebarria, berriz, 33 urteko amurrioarra da, administraria lanbidez. Psikologia ikasketak egin zituen, aurkezpenean aipatu duenez.
Saioaren ardatza probak izango dira, ETBk aurreratu duenez. "Aizkoradakak eta tentsioa" nabarmenak izango dira, antza, baserritar eta kaletarren artean.