Elurra eta hotza izango dira protagonistak datozen orduetan Aiaraldea osoan. Alerta laranjan egongo da bailara goizean zehar, 200-400 metro artean kokatuko baita elur kota. Euriaz gain, txingorra eta ekaitza ere egon daitezke, adituen hitzetan.
Ekaitza, txingorra eta elurra
Alerta horiak hartuko dio lekukoa egotaroari larunbat arratsaldetik aurrera. Hori dela eta, tokiko erakundeek arduraz jokatzeko eskatu dute. Artziniegako Udalak, esaterako, herritarrei oharra bidali die: "Elur eta izotz handiak espero dira bart gauerditik aurrera, asteburu osoan zehar. Adi espaloietan eta errepidean".
300-500 metro artean aurreikusi dute zuritzea lurra larunbatetik igandera arte: