Alerta ezarri dute Gorobelen elur-jausiak direla eta

Aimar Gutierrez Bidarte 2021ko urt. 3a, 07:00
Elur-jausia Tologorri mendiko igoeran. / Aiaraldea.eus

Mendizaleei arduraz jokatzea eskatu diete, azken egunetako elurteek handitu egin baitute elur-jausiak gertatzeko arriskua.

Elur-jausiak direla eta, Arrisku aholkularitza taldeak alerta egoera ezarri du Gorobel mendigunean eta larrialdi zerbitzuek baieztatu egin dute. Haize boladek astindutako azken egunetako elur metaketek handitu egin dute arrisku egoera.

1.000 metrotik gorako mendiguneetan eta 30-45 gradu baino gehiagoko malda duten inguruetan, elur-jausi arriskuarekiko esposizioa handia dela jakinarazi dute. Ondorioz, arreta eskatu diete mendizaleei.

Abisu horia elurra dela eta

Euskalmetek abisu horia mantenduko dut hurrengo egunetarako ere. Prezipitazio txikiak izango dira baina ez dute etenik izango. Elur kota 300 metrotan kokatuta dago eta 200 metrotara jaitsi daitekela aurreikusi dute, altuera horietan 5 zentimetroko elur metaketak espero dira. Noizbehinka ekaitzak jo eta txingorra bota dezake.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide