Renfek jakinarazi duenez, C-3 lineako trenek, Urduña eta Bilbo artekoek, 10 minutuko atzerapenak dituzte trenbidean gertatutako matxura tekniko baten ondorioz. Arazo teknikoa Urduña eta Amurrio artean kokatzen da. Zenbait erabiltzailek jakinarazi dutenez, atzerapenak luzeagoak izaten ari dira.
6:45ean Urduñatik Bilbora abiatu behar zen trena kendu dute, matxura horren eraginez.
#BilboAldiriak Gaur 7, C3ko tren batzuk 10 minutuko atzerapenekin zirkulatzen ari dira meatza teknikoengatik.
— InfoRenfe (@Inforenfe) January 7, 2021