Murgako haur guztiak etxez etxe bisitatu zituzten Errege Magoek

Txabi Alvarado Bañares 2021ko urt. 9a, 06:00

Murgan ere egon ziren Errege Magoak iragan asteartean. Ezin izan zuten ohiko kalejira egin, COVID-19a dela eta. Baina gauza askoz bereziago bat egin zuten: herriko haur guztien etxeetara joan ziren, segurtasun distantziak errespetatuta betiere. 

Modu horretan, haurrek hiru pertsonaiekin hitz egin ahal izan zuten eta hauek opari txiki batzuk eman zizkieten. 

Administrazio Batzordeko kideek nabarmendu dute ekimenak harrera beroa izan duela herritarren artean. “Arratsalde magikoa izan zen. Gainera, pajeetako batek magia eta malabareak egiten zekizkien, eta erakustaldiak egin zituen umeen aurrean”. 

Arratsaldeko zazpietan, aldiz, ikuskizun piroteknikoa egon zen, herriko etxe guztietatik ikusi eta entzun ahal izan zena. 

Dirua, laguntza sozialetara bideratua

Jai honetarako hasieran gordeta zegoen diruaren zati bat laguntza sozialetara bideratuko da, Administrazio Batzarrak jakinarazi duenez. “Modu horretan, guztion artean egoera zaurgarrienean daudenean lagundu ahalko diegu, garai zail hauetan”. 

Argazkiak: Murgako Administrazio Batzarra

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide