Zauritu bat Luiaondoko baserri batean jazotako sutean

Luiaondoko baserri batean jazo da sutea. / SOS Deiak

Ertzaintzak jakinarazi du sutea berez txikia izan dela, baina baserriaren jabea zauritu egin da leiho bat apurtu duenean. 

Sute bat jazo da gaur goizaldean Luiaondoko baserri batean, 2:10ak aldera.

Etxeko jabeak itzali du sua, baina horretarako leiho bat apurtu behar izan du, eta kristalekin zauritu da.

Suhiltzaileak bertaratu dira sua itzalita zegoela ziurtatzeko eta Gurutzetako ospitalera eraman dute zauritua, "mozketak zituelako eta kea arnastu duelako". 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide