Gorobelgo eta Ganekogortako elur jausiez ohartarazi du Ertzaintzak

Izar Mendiguren Cosgaya 2021ko urt. 14a, 16:13

Gorobelen eta Ganekogortan izan dira Ertzaintzako kideak, elur jausiak ikuskatzen. / UVR Ertzaintza

Ganekogortan zein Gorobelen elur jausiak egon dira, Ertzaintzak zabaldu duenez. Eskualdeko mendi taldeek arduraz jokatzeko deia luzatu dute.

Elurrak zuritu egin ditu eskualdeko eta Euskal Herriko tontorrak azken egunetan. Horrek mendizale askoren arreta piztu du, lagun ugari hurbildu baitira gailurretara erraketa, eski edota oinez gozatzera. 

"Elur jausiak kontrolatzeko hegaldia Gorbeia eta Sierra Salvadan. Gorbeiakoa, nabarmena", adierazi dute sare sozialetan Ertzaintzako kideek. Erantsi dutenez, Ganekogortan ere topatu dituzte elur kapa erorketak. 

Aiaraldeko elur erorketak

Aiaraldea Hedabideari jakinarazi diotenez, "Gorobelek Aiaraldeari begira dituen ertz guztietan daude elur jausi fondodunak, 30º baino gehiagoko inklinazioarekin". Iparralde eta ipar-ekialde orientazioan topatu dituzte erorketak. 

Hori dela eta, mendizerraren magalaren erditik doazen bide eta pistak saihesteko eskatu dute, "eta goiko aldean oso kontuz ibiltzeko, elur ezegonkorrarekin  erlaitzak gerta daitezke eta".

Amurrio Trail taldeak arduraz jokatzeko deia luzatu du. Mendiko Lagunak taldeak ere argitaratu du oharra: "Adi! Elur jausien arriskuarekin jarraitzen dugu gure mendietan. Ikaragarriak dira gaur Gorbeian eta Gorobelen UVR Ertzaintzak ateratako argazkiak".

Irudia

Edozelan ere, Gorbeiako gurutzearen magalean jazotako elur jausiak jaso du arreta gehien:

Irudia

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide