Nafarroa Hegoaldeko ekimena da 'Errigora', bertako ekoizleekin elkarlanean zonaldeko euskalgintza bultzatzea eta ekonomikoki laguntzea helburu duena. Urtean zehar hainbat kanpaina antolatzen dituzte, Erriberako produktuak Euskal Herri osotik zabalduz.
Aiaraldea Hedabideak Nafarroako Hegoaldeko produktuz osatutako saski zuri bat zozketatuko du. Zozketan parte hartzeko azken eguna urtarrilaren 22a izango da. Esteka honetan dago eskuragarri zozketan izen emateko orria
Saski berezian hurrengo produktuak aurkituko ditu zozketaren irabazleak:
- Orburuak
- Pikillo piperrak
- Zainzuri zuriak
- Kriantza botila
- Txokolatezko zigarretak
- Patxaran pastak
- Patxarana
- Oliba-olio birjin estra
- Ardo zuir apartsua
- Arbendol-polboroiak