Kotxe batek su hartu du Baranbion

Trafikoa moztu dute, autoak galtzada erdian geratu delako. / Aiaraldea.eus

Auto batek matxura mekanikoa izan du B-2522 errepidean. Ez da zauriturik egon.

Su hartu du auto batek B-2522 errepidean, Baranbion, Orozkorako noranzkoan. Matxura mekaniko baten ondorioz piztu da sua, arratsaldeko 19:00ak aldera. Larrialdi zerbitzuak bertaratu dira egoera bideratzera, baina ez da zauriturik egon.

Ibilgailuak trafikoa oztopatu duen arren, garabiak autoa  jaso eta normaltasunera bueltatu da errepidea ezbeharra izan eta handik gutxira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide