Boniface Ofogo ipuin-kontalaria, mendi erreskateak eta AP-68a, Aiaraldea Hemen hamabostekariaren zenbaki berrian

Txabi Alvarado Bañares 2021ko urt. 27a, 06:00

Gaur argitaratuko da Aiaraldea Hemen hamabostekariaren zenbaki berria. / Aiaraldea.eus

Elkarrizketa eta erreportaje ugari dakartza hamabostekariak.

Gaur -urtarrilak 27- argitaratuko da Aiaraldea Hemen hamabostekariaren 136. zenbakia, aurtengo bigarrena. Hainbat eduki berri dakartza hamabostekariak.

Boniface Ofogo ipuin-kontalariaren elkarrizketak osatzen du azala, liburua argitaratuko baitu laster Pamiela argitaletxearekin. Nerea Quincoces eta Unai Etxebarria musikariei eginiko elkarrizketak ere topatuko ditu irakurleak.

Horrez gain, erreportaje ugari ere daude agerkarian: AP-68a dohainik izatea eskatzeko sortutako plataformari buruzkoa, mendi erreskateen ingurukoa eta Jesus Mari Garayo Urruela soziologoak osatutakoa Urduña eta Villalba de Losa udalerrien arteko gatazkari buruz, besteak beste. 

Datozen egunetan banatuko da hamabostekaria eskualdeko saltoki, ikastetxe eta kaleetan. Honako banaketa puntu hauetan topatu daiteke, besteak beste:

  • Aldai plaza (Laudio)
  • Aiaraldea Kooperatiba Elkarteko egoitza (Nerbioi kalea 12, Laudio)
  • Abasto plaza (Laudio)
  • Luiaondoko supermerkatua
  • Laudioko kiroldegia
  • Artziniegako frontoia
  • Atxetako Dia
  • Amurrioko Eroskia
  • Orozkoko frontoia
  • Urduñako supermerkatuak
  • Basalarrina elkartearen egoitza (Laudio)

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide