Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak atzoko PCR eta antigeno testetan bildutako datuak jasotzen dituen txosten epidemiologikoaren azken eguneraketa argitaratu du. Aiaraldeak mantendu egin du COVID-19 kasuen gorakada eta asteazkenean zenbatutako positibo kopuru berdina zenbatu zen atzo ere: 19 gaixotu.
Laudion kontabilizatu da, bigarren egunez jarraian, kutsatu kopururik handiena, 11 kutsatu guztira. Horrenbestez, intzidentzia tasak gora egiten jarraitzen du herrian, eta 500eko langara iristen ari da. Gainera, Amurrion 4 kasu detektatu ziren, 3 Urduñan eta azken bat Okondon.
Hau da gaixotasunak eskualdean azken egunetan izan duen bilakaera:
- Urtarrilak 21: 12 positibo
- Urtarrilak 22: 12 positibo
- Urtarrilak 23: 3 positibo
- Urtarrilak 24: 9 positibo
- Urtarrilak 25: 3 positibo
- Urtarrilak 26: 13 positibo
- Urtarrilak 27: 19 positibo
- Urtarrilak 28: 19 positibo
Ratioei erreparatuta ondorengoa da Aiaraldeko herrien argazkia:
Udalerria | Ratioa | Aurreko eguneko ratioarekin alderatuta |
Amurrio | 232,33 | +29,04 |
Artziniega | 261,44 | -104,86 |
Aiara | 414,51 | (=) |
Laudio | 365,1 | +54,49 |
Okondo | 1232,54 | -82,17 |
Arakaldo | 0 | (=) |
Arrankudiaga-Zollo | 98,23 | -98,23 |
Orozko | 380,08 | (=) |
Urduña | 732,34 | (=) |
Eskualdeko datu orokorrak
COVID-19 birusak eragindako pandemia hasi zenetik, hurrengoak dira udalerrika kutsatutako bizilagunak guztira:
- Laudio: 647
- Amurrio: 352
- Urduña: 157
- Aiara: 141
- Artziniega: 108
- Orozko: 61
- Okondo: 48
- Arrankudiaga-Zollo: 37
- Arakaldo: 2
- Aiaraldea: 1.556