19 koronabirus kasu zenbatu ziren atzo Aiaraldean, eta Laudio eremu gorrian sartu da

Aimar Gutierrez Bidarte 2021ko ots. 5a, 12:36
Astelehenetik aurrera sartuko dira indarrean eremu gorriko neurri murriztaileak Laudion. / Aiaraldea.eus

11 COVID-19 kasu detektatu ziren atzo Laudion. 100.000 biztanleko 500 kasuen langa gainditu eta eremu gorrian sartu da udalerria. Neurriak ez dira astelehenera arte jarriko indarrean, udalak azaldu duenez, baina arduraz jokatzeko deia zabaldu dute. Astelehenean udalerriak egoera berdinean jarraituko balu asteartean ostalaritza itxi eta taldekako kirola debekatuko litzateke. 

Atzoko egunean 19 koronabirus kasu berri detektatu ziren Aiaraldean egindako PCR eta antigeno testetan. Hori adierazi dute Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak plazaratutako txosten epidemiologikoko datuek. Udalerrika, hurrengoa izan da kutsatu berrien kopuruen banaketa:

  • Laudio: 11
  • Amurrio: 3
  • Aiara: 2
  • Arrankudiaga-Zollo: 2
  • Orozko: 1

Atzoko egunean gehitutako 11 kasuekin eremu gorrian sartu da Laudio, 501,34eko intzidentzia tasara iritsi baita. Alkatetzatik Aiaraldea Hedabideari adierazi diotenez, astelehenetik aurrera sartuko dira indarrean ostalaritza ixteko neurria eta kirola taldean praktikatzeko debekua. Hau da, astelehenean herriak eremu gorrian jarraitzen badu asteartetik aurrera ezarriko lirateke debekuak. Halaber, "arduraz jokatzeko deia" luzatu dute Laudioko Udaletik.

Hau da gaixotasunak eskualdean azken egunetan izan duen bilakaera:

  • Urtarrilak 28: 19 positibo
  • Urtarrilak 29: 8 positibo
  • Urtarrilak 30: 14 positibo
  • Urtarrilak 31: 9 positibo
  • Otsailak 1: 10 positibo
  • Otsailak 2: 13 positibo
  • Otsailak 3: 16 positibo
  • Otsailak 4: 19 positibo

Ratioei erreparatuta, hurrengoa da eskualdeko udalerrietako argazkia:

Udalerria Ratioa Aurreko eguneko ratioarekin alderatuta
Amurrio 251,69 +9,68
Artziniega 104,66 (=)
Aiara 276,34 +69,09
Laudio 501,34 +21,8
Okondo 657,35 (=)
Arakaldo 0 (=)
Arrankudiaga-Zollo 294,7 +196,47
Orozko 266,06 +38,01
Urduña 519,79 -70,81

 

Eskualdeko datu orokorrak

COVID-19 birusak eragindako pandemia hasi zenetik, hurrengoak dira udalerrika kutsatutako bizilagunak guztira:

  • Laudio: 698
  • Amurrio: 367
  • Urduña: 164
  • Aiara: 143
  • Artziniega: 110
  • Orozko: 66
  • Okondo: 49
  • Arrankudiaga-Zollo: 40
  • Arakaldo: 2
  • Aiaraldea: 1.645

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide