AZKEN ORDUKOA

150 langile kaleratu nahi ditu Tubacexek, eta Enpresa Batzordea greba mugagabea deitzea baloratzen ari da datorren astetik aurrera

Txabi Alvarado Bañares 2021ko ots. 8a, 18:40

Aldi Baterako Enplegu Erregulazioko Espediente berria, aldiz, martxoaren 29tik irailaren 10era ezarri nahi du zuzendaritzak, eta %60ko gehienezko erregulazioarekin. Langile guztiei eragingo die neurri horrek. 

Gaur arratsaldean izan da Tubacexeko langileen ordezkarien eta zuzendaritzaren arteko bilera, azken honek ezarri nahi dituen kaleratze eta neurrien harira. 

Bilera 16:00etan hasi da multinazionalak Laudion duen lantegiko bulegoan, eta 17:40ak aldera amaitu da. Ehundik gora langile bildu dira enpresaren aurrean denbora horretan zehar. Ondoren, Enpresa Batzordeko kideek adierazpenak egin dituzte bertaratutako hedabideen aurrean. 

Enpresak 150 langile kaleratu nahi ditu guztira,  Enplegua Erregulatzeko Espedientearen bidez. Aldi Baterako Enplegu Erregulazioko Espediente berriak, aldiz, martxoaren 29tik irailaren 10era ezarri nahi dute, eta %60ko gehienezko erregulazioarekin. Langile guztiei eragingo die neurri horrek.

Greba mugagabea mahai gainean

Albistea “oso txarra” dela nabarmendu du Edu Iberniak, “150 familiak langabezian amaitu dezaketelako”. 

Gauzak hala, langileen erantzuna “sendoa” izango dela iragarri du Enpresa Batzordeko lehendakariak bileraren ostean eginiko agerraldian. 24 orduko greba egingo dute, ostegun eta ostiralean: “Lehen egunean mobilizazioa egingo dugu Laudion, 18:00etan lantegitik abiatuta. Bigarren egunean, aldiz, kotxe-karabana egingo dugu”, iragarri du Iberniak, eta gaineratu du astelehenetik aurrera greba mugagabea deitzeko asmoa jarri dutela mahai gainean.  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide