Tubacex, Tiktok, ama bakarrak, kalistenia eta beste hainbat gai hizpide Aiaraldea Hemen hamabostekarian

Erredakzioa 2021ko ots. 10a, 07:30
Gaur goizean iritsiko dira hamabostekariaren aleak inprentatik. / Aiaraldea.eus

Gaur goizean iritsiko dira hamabostekariaren aleak inprentatik eta jarraian ekingo zaio banaketari. 

Gaur argitaratuko da Aiaraldea Hemen hamabostekariaren 137. zenbakia, aurtengo hirugarrena. Ohikoan bezala, hainbat gairi buruzko elkarrizketa eta erreportajeak dakartza agerkariak, orain arte Aiaraldea.eus atarian argitaratu gabekoak horietako asko.

Egoerak bultzatuta, Tubacexeko lan-gatazka eraman dugu azalera, eta gaiari buruzko bi orriko erreportajea topatuko du irakurleak hamabostekarian. 

Pertsona ugari elkarrizketatu ditugu: Bea Ibañez Olabarria ama bakarra, Kasilda Marañon mozorro egilea, Sara Cabrera Vazquez idazlea eta Andrea Sanchez Moreno 'tiktokerra', besteak beste.  

Kirolaren atalean, aldiz, kalistenia da gai nagusia, jarduera hori egiteko Aiaraldean dauden eta egongo diren parkeak izan baititugu hizpide.

Gaurtik aurrera eskuratu daiteke argitalpena formatu fisikoan, eskualdeko saltoki, eskola eta kaleetan. 

Hauek dira kalean dauden banaketa puntuak:

  • Aldai plaza (Laudio)
  • Aiaraldea Kooperatiba Elkarteko egoitza (Nerbioi kalea 12, Laudio)
  • Abasto plaza (Laudio)
  • Luiaondoko supermerkatua
  • Laudioko kiroldegia
  • Artziniegako frontoia
  • Atxetako Dia
  • Amurrioko Eroskia
  • Orozkoko frontoia
  • Urduñako supermerkatuak
  • Basalarrina elkartearen egoitza (Laudio)

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide