Zientzia tailerrak eskainiko dituzte Urduñako eta Orozkoko gazteguneetan

Aimar Gutierrez Bidarte 2021ko ots. 12a, 12:00
Bizilabe ekimenaren 2020ko edizioko irudi bat. / Geuria.eus

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Nerbioi-Ibaizabaleko udalek antolatu dituzte tailerrak Elhuyar fundazioarekin elkarlanean.

Bizilabe ekimena jarri dute abian Bizkaiko Foru Aldundiak eta Nerbioi-Ibaizabaleko gazteria sailek, Elhuyar fundazioarekin elkarlanean, bigarren urtez jarraian. Guztira 10 zientzia-tailer eskainiko dituzte, baita Urduña eta Orozkoko gaztelekuetan ere.

Orozkon CSI tailerra egingo dute otsailaren 27an eta martxoaren 27an. Bertan, bakterioei eta genetikari lotutako esperimentuak eginez, misteriozko istorio bat argituko dute parte hartzaileek. Urduñan, berriz,  denetariko zientzia eta teknologia esperimentuak uztartzen dituzten Steam Challenge tailerrak eskainiko dituzte martxoaren 26an eta apirilaren 30ean.

Tailerrak doan izango dira, eta parte hartzaile kopuru mugatua izango dute. Izena emateko herri bakoitzeko Gaztegunearekin jarri behar da harremanetan mezu elektroniko bidez: infoinduma@yahoo.es Orozkoren kasuan eta kulutra@urduna.com Urduñaren kasuan.

Online tailerrak

Ibaizabal-Nerbioiko 10 udalerrietan antolatuko diren tailerrez gain, bi online saio ere egingo dituzte Bizilabe ekimenaren barruan. Oraindik ez dituzte saio hauen datak zehaztu. Horretaz gain, eta COVID-19ari lotutako neurriek ahalbidetzen badute, Ibaizabal-Nerbioiko enpresa bat bisitatzeko txangoa egitea ere aurreikusi dute, baita gazteguneetan zientzia eta teknologia arloan lan egiten duten emakumeen lana bistaratzeko horma irudiak margotzea ere.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide