Sute bat piztu da gaur iluntzean Luiaondoko garaje batean. Suak ez du aparteko kalterik eragin eta honezkero itzalita dago, Arabako Foru Suhiltzaileek jakinarazi dutenez.
Sute baten aurrean edota kea ikusterakoan 112 telefonora deitzeak duen garrantzia azpimarratu dute suhiltzaileek.
Luiandoko aparkaleku batean gertatutako sutea. Jada itzalita eta zauriturik ez.
— Arabako Foru Suhiltzaileak (@BomberosAraba) February 11, 2021
Sute baten aurrean edota kea ikusita, 112ra deitu ahalik eta lasterren.
Incendio eléctrico en garaje de Luyando. Apagado y sin daños personales pic.twitter.com/IxafC26Ipd