Pentsiodunen mugimenduak mobilizazioak antolatu ditu gaur Hego Euskal Herriko hamaika herri eta hirietan. Aiaraldean ere oihartzuna izan du protestak, Laudion eta Amurrion ere kalera atera dira herritarrak.
Hiru urte bete dira pentsionisten mugimenduak mobilizazio jendetsuekin kaleak lehenbizi hartu zituenetik.
Astelehenero bezala "kalean eta borrokan jarraituko dutela" nabarmendu dute gaurko mobilizazioetan, "lan, pentsio, osasun eta zaintza sistem publiko eta kalitatezko batzuen alde".