Adierazpen instituzionalak proposatuko ditu EH Bilduk Aiaraldeko udalerri guztietan, Tubacex eta Valvospaineko egoerak direla eta

Txabi Alvarado Bañares 2021ko ots. 16a, 10:19

EH Bilduko hainbat kide, Tubacexen aurrean eginiko agerraldi batean. / EH Bildu

Konpromisoak eskatu dizkie koalizioak Arabako Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari. 

Adierazpen instituzional proposamenak aurkeztuko ditu EH Bilduk Aiaraldeko udalerri guztietan, Valvospainen itxieraren eta Tubacexen aurkeztutako Enplagua Erregulatzeko Espedientearen aurrean. Langileei elkartasuna adieraztea eta enpleguaren defentsa egitea izango da testuaren asmoa, koalizioko kideek aurreratu dutenez. 

EH Bilduren ustez, Tubacexeko eta Valvospaineko egoerak “kolpe gogorra” dira Aiaraldeko enpleguarentzat eta ehun ekonomikoarentzat. Gauzak hala, instituzioen inplikazioa beharrezkoa dela uste du talde politikoak. 

Gauzak hala, EH Bilduk honakoa hau eskatuko die eskualdeko udalei adierazpen instituzionalaren bidez: "Tubacex Aiaraldeko traktore sozioekonomikoa izaten jarrai dezan laguntzeko prest" daudela adieraztea, "egoera iraultzeko eta Laudion eta Amurrion ohiko jarduera, enplegu eta kalitatezko lan baldintzak ahalik eta lasterren berreskuratzeko lan eginez" .

Horrez gain, koalizioak aurkeztutako testuak “modu aktiboan” lan egitea eskatzen die  Arabako Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari, “industria jardueraren eta kalitatezko enpleguaren alde, lurraldearentzako estrategikoak diren sektoreetan batez ere”. 

Eusko Legebiltzarrari, aldiz, Aiaraldeko Ponentzia Sozioekonomikoa gauzatzeko lanak arintzea eskatzen dio adierazpen instituzionalak, "ahalik eta lasterren aktibatzeko eskualdearen egoeraren larriagotzeari aurre egiteko behar diren neurriak". 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide