Tentsio uneak egon dira goizeko hamarrak aldera, zuzendaritzako eta bulegoetako zenbait kide lantegietan autobusez sartu direnean. Langileak ibilgailuen aurrean jarri dira sarrera galarazteko, eta Ertzaintzak korridoreak osatu ditu, baina ez da kargarik egon.
Mobilizazioak bihartik aurrera
Bihar ere antzeko eskema jarraituko dute langileek. Fabriken aurrean bilduko dira, baina 10:30ean kotxe karabanan abiatuko dira eskualdean barrena. Ostegunean Laudioko herrigunean barrena arituko dira, 10:30ean lantegitik abiatuta. Ostiralean, aldiz, gauza berdina egingo dute ordu berean, baina Amurrion.